Udalerrian jenderik gabeko etxebizitzen fenomenoa aztertzeko proiektua egiten ari gara.

Etxebizitzan dagoen arazoa ikusita, eta hori kontuan hartuta, Galdakaoko Udalak uste du azterlan hau abiapuntu bikaina dela errealitate horretara hurbiltzeko, dimentsionatzeko eta etxebizitza mobilizatzeko politikak egiteko.

Bizigune, etxebizitza hutsen programaren helburua da hutsik dauden etxebizitzak eskuratzea eta alokairu babestuaren bidez merkaturatzea.

Bizigune programa

Eusko Jaularitzak programa bat kudeatzen du EAEko etxe hutsak mobilizatzeko eta baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonak, merkatu librean sartzeko: BIZIGUNE PROGRAMA. Programa honen bidez, erabilera soziala eman nahi zaie hutsik dauden etxebizitzei, etxebizitza duin bat arrazoizko prezioan lortu ahal izan dezaten.

BIZIGUNE PROGRAMAREN ABANTAILAK

  1. Zure etxebizitza hutsaren errentamenduaren kudeaketa integrala.
  2. Urteko alokairua eta errenta hilero kobratzea bermatuko dizugu.
  3. Txosten tekniko bat egingo dizugu, Alokabideren kontura.
  4. Energia-ziurtagiria lortzea.
  5. Laguntza zure etxebizitza alokairurako prestatzeko eta egokitzeko.
  6. Etxebizitza egokitzeko eta erreformak egiteko aurrerakina (%0ko interesekin)
  7. Etxebitzaren mantetze-lanak eta kontserbazioa.
  8. Etxeko arrisku anitzeko aseguru baten kontratazioa, Alokabideren kontura.
  9. Kontratua amaitzean etxebizitza kontserbazio egoera berean itzultzeko bermea, erabilera egokiak sortutako higadura normala salbuetsita.
  10. Berme juridikoak.

ETXEBIZITZEN OINARRIZKO BALDINTZAK

Honako oinarrizko baldintza hauek bete beharko ditu etxebizitzak:

-Itxura txukuna eta garbia.
-Bizigarritasun-baldintzak betetzea.
-Instalazio elektriko egokia eta potentzia nahikoa edukitzea, aparatuen eta bertan biziko diren pertsonen segurtasuna bermatzeko moduan.
-Sukaldea eta komuna ongi ekipatuta eta funtzionamendua egoera onean egotea.
-Berokuntzako eta ur bero sanitarioko sistema.

BIZIGUNE PROGRAMAKO ETXEBIZITZA BAT ALOKATZEKO INTERESA DUTENAK

Etxebizitza horietako bat alokatzeko interesa duen pertsona edo bizikidetza-unitate orok, Etxebideren erregistroan inskribatuta egon beharko du eta eskabide-orrian, etxebizitza hutsaren alokatze programan parte hartu nahi duela adierazi beharko du. Inskripzioa egiteko eskabidea ETXEBIDE, euskal etxebizitza zerbitzuan

Inskripzioa