ETXEBIZITZA BULEGOA

Ongi etorri “Non Bizi” web-orrira, Galdakaoko Etxebizitzaren udal zerbitzura.

Ongi etorri “Non Bizi” web-orrira, Galdakaoko Etxebizitzaren udal zerbitzura. Gure helburua da galdakoztarrek etxebizitza duina izateko eskaerari erantzutea. Zeharka lan egin nahi dugu Galdakaon eta bere auzoetan, galdakoztarrentzat bizitza osorako etxebizitza-zerbitzu publikoa kudeatuz.

Galdakao hobetzen ari gara lanean, sortzen diren arazoei irtenbidea eman nahian. Hobetzeko dugun konpromiso hori dela eta, dirulaguntzen inguruko informazioa zabaltzen, etxe hutsak mobilizatzen edota udal etxebizitzak eraikitzen saiatzen gara, bai eta eraikita dauden etxebizitzak kontserbatzen, berritzen eta birgaitzen laguntzen ere.

Badakigu gure herrian askotariko beharrak daudela, eta, horregatik, ahalik eta alternatiba gehienak esploratzen ditugu, etxebizitza duina izateko eskubidea gauzatu nahi dutenei hainbat aukera emateko.

Horretarako, arreta zerbitzu iraunkor bat ireki dugu eta hainbat udal baliabideren kudeaketa zuzena zerbitzu honetatik egingo dugu: larrialdietako etxebizitzak, etxebizitza dotazionalak, alokairurako dirulaguntzak, birgaitzeko dirulaguntzak, aparkaleku publikoak, etab.

Horregatik guztiagatik, espero dugu web-orri honen bitartez eta aurrez aurreko arretaren bidez informazio guztia eskuratuko ahal izango duzuela.

ETXEBIZITZA

ETXEBIZITZA HUTSAK

ETXEBIZITZA DOTAZIONALAK

LARRIALDIETARAKO ETXEBIZITZAK

Badakigu gure herrian askotariko beharrak daudela, eta, horregatik, ahalik eta alternatiba gehienak esploratzen ditugu, etxebizitza duina izateko eskubidea gauzatu nahi dutenei hainbat aukera emateko.

Horretarako, arreta zerbitzu iraunkor bat ireki dugu eta hainbat udal baliabideren kudeaketa zuzena zerbitzu honetatik egingo dugu: larrialdietako etxebizitzak, etxebizitza dotazionalak, alokairurako dirulaguntzak, birgaitzeko dirulaguntzak, aparkaleku publikoak, etab.

Horregatik guztiagatik, espero dugu web-orri honen bitartez eta aurrez aurreko arretaren bidez informazio guztia eskuratuko ahal izango duzuela.

ZER EGITEN DUGU?

Galdakaoko udalaren etxebizitzaren web-orritik, besteak beste, honako zerbitzu hauek eskainiko zaizkie herritarrei:

-Diru-laguntzen berri eman.

-Etxebiden izena emateko eskaera egiten lagundu.

-BIZIGUNE programaren eduki eta baldintzen inguruko informazioa eman.

-Etxebizitza hutsen inskripzioa BIZIGUNE programan.

-Informazioa eta orientazioa.

-Errehabilitazioa.

KONTAKTUA

vpablos@galdakao.net

944 010 529

Kurtzeko plaza, 1. 48960 Galdakao, Bizkaia.